XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, gaur egun ere, oraindik ez dago batere argi zein lur diren Udaletxearenak eta zein Batzordearenak.

Manteoko lurraldeak erostea ere ez zen lan erraza izan, haseran nagusia, Sangarren Baroia, desjabetu zuen, baina azkenean akordio batetara iritsi ziren, lurraldeen uzketa onartu zelarik.

Goikoa arkitektoaren lehenengo proiektuan aldaketa berriak egin ziren, aurrekontua 576.102 pezetatara igoz.

Honek Udaletxe eta Patronatu Batzordearen arteko hauzi berria ekarri zuen, erabakitzeko nork hartu behar zuen gain igoera berria, baina berriro adostasunera heldu ziren, eta azkenik, Ospitalaren eraikuntza lanak, Ramon Mujikari adjudikatu ondoren, 1883.eko otsailean hasi ziren.

Ospitalea eratzeko onetsi zen egitura pabeloi luze paraleluena izan zen.

Barrukaldetik zerbitzu orokorrentzako prestatuko zen zabalgune baten inguruan hedatuko ziren pabeloi horiek.

Horretaz, Goikoak adierazi zuen: Ospitale bat egiterakoan, arazo nagusiena, gaixoen ahalik eta banaketa handiena egitean eta, era berean, zerbitzu simpleenak lortzean datza; horregatik, pabeloi isladatuak adarretan elkartuak, denen artean eraketa egokiena litzateke.

Proiektoan, batez ere argia eta aireaketa zegokienez, mota honetako eraikuntzentzat 1862.ean, Husson-ek, Paris-eko Osasun Publikoaren Administraritza zuzendariak, emandako aholkuak hartu zituen kontuan; halaber, antzeko itsasoarekiko hurbiltasunagatik, Napoleon III.ak agindutako Berek-eko Ospitalea sur mer.

Eraikuntza lanetan, erabili zuten: zimenduetan hormigoia; Motrikuko harrobietatik ekartzen zuten kareharrizko manposteria gainetik porlan hidraulikoz zuritua ormetan; eta egurra solu eta gapirioetan.

Edertasuna eta ekonomia bateratu behar zirela eta, aurrekaldetan materiale aberatsak ezin izan zituzten erabili, izan behar bait zuen: soberantzian erori gabe, proportzioetan izaera armoniko bat.

Aurrekaldea hegoalderuntz zegoen, Ulia mendira zeraman bideaz eta Irunerako errepideaz mugaturik.

Aurrekalde horretan, ikus zitekeen harmarri itzel bat, eta fatxada nagusi honen alboetan medikuntza eta kirurgia pabeloiak, besteak baino handiagoak.

Eraikuntza guztiaren soiltasuna, inolako apaingarririk eza, sarrera honetan igartzen zen.

Salbuespena, doriko estiloko bost zutabe haundi ziren, Goikoa Jaunak bere lanean zehar hautatutako klasizizmoaren ondorioa.

1887.eko urriaren 24an egin zen lehenengo gaixo aldaketa, urrengo egunetan gehiagotuz.

1888.eko urtarrilaren 20an ospatu zen inauguraketa (Donostiako eguna).

Ohizkoa denez, martxan jartzean, zenbait akats azaldu ziren, piskanaka konpondu ere.

Denbora joanez, hobekuntzak egin zituzten, adibidez, telefono zerbitzua, gas sarrera hobea, eta orokorrean azaltzen ziren aurrerapen guztiak.

Laburtuz, esango dugu, Ospitaleak bi alderdi independiente zituela, biak zirkuitu berean zeuden arren: bata, leku txikiena betetzen zuena, zoldurakorrentzat (kutsakorrak); bestea, handiena ospitale orokorra litzateke: medikuntza sailak, kirurgia, amategia, sexugaitz gaixoak eta ero gaixoak.

Sendagile taldea bi sendagilez osaturik zegoen.

Bata, fakultatiboa Ospitaleko titularra demagun, Galo Aristizabal Doktorea zen; bestea, sendagile laguntzailea, kontratatu berria zen: Luis Alzua Doktorea.